Bergara Pneumatikoak da futbol zaletuaren ligako lehen liderra Adahi Etxegiri 5-1 irabazi ondoren
Guztira hamar taldek hartuko dute parten 2026/27 denboraldian
2026/09/21
13:49
Ekhi Belar Errasti
Larunbatean, irailak 19, futbol zaletuaren 2026/27 ligari eman zitzaion hasiera Unben. Aurten, Athlete Terraza taldea batu da ligara eta, ondorioz, guztira hamar talde ibiliko dira lehian.
Lehen partidan bederatzi gol izan ziren guztira, Bar Marem eta Garajes Garciaren artekoa 4-5 gelditu baitzen. Bergara Pneumatikoak taldeak ere bost gol sartu zituen Adahi Etxegiren aurka, baina bakarra jaso. Beraz, berak hartu du lidergoa.
Emaitzak
- Bar Marem 4 - 5 Garajes Garcia
- Athlete Terraza 1 - 4 Limpiezas Rueda
- Bergara Pneumatikoak 5 – 1 Adahi Etxegi
- Xania Taberna 3 - 2 Baserri
- Kalaka Buenos Aires 2 - 3 Malape Taberna
Sailkapena
- Bergara Pneumatikoak, 3 puntu
- Garajes Garcia, 3 puntu
- Limpiezas Rueda, 3 puntu
- Malape Taberna, 3 puntu
- Xania Taberna, 3 puntu
- Bar Marem, 0 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 0 puntu
- Adahi Etxegi, 0 puntu
- Baserri, 0 puntu
- Athlete Terraza, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
- Irailak 26, 09:00: Xania Taberna - Athlete Terraza
- Irailak 26, 09:00: Kalaka Buenos Aires - Limpiezas Rueda (goiko zelaian)
- Irailak 26, 10:30: Bergara Pneumatikoak - Baserri
- Irailak 27, 09:00: Garajes Garcia - Adahi Etxegi
- Irailak 27, 10:30: Bar Marem - Malape Taberna