Asteburuko animaziozko pelikula euskaraz eskainiko dute Coliseon
Asteburu honetan Coliseoko zine-karteldegian eskainiko dituzten lau pelikuletatik, familian ikusteko animaziozkoa euskarara bikoiztuta eskainiko dute, azpititulurik gabe. Peruko Cesar Zeladaren “Kayara. Inka gerraria” izango da film hori. Bestalde, aurreko astetik karteldegian dagoen Riccardo Milaniren “Bienvenido a la montaña” pelikulari Gala Graciaren “Lo que queda de ti” eta Avelina Prat-en “Una quinta portuguesa” gehituko zaizkio. Gala Graciaren filmak aurreikusita zegoen “Enemigos”-en tokia hartu du, azken horrekin arazo teknikoak izan direlako.
Asteleheneko ikuslearen egunean oraingoan bi proiekzio izango dira bakarrik, Antzokiak beste ekitaldi bat hartu behar duelako ordu horretan: 1 Aretoan “Una quinta portuguesa” eskainiko dute eta 2 Aretoan “Lo que queda de ti”.