Asteburuko animaziozko pelikula euskaraz proiektatuko dute
Coliseoko asteburuko zine programazioan, ohiko bidetik, lau pelikula izango dira karteldegian. Eta familian ikusteko ume edo gazteentzako filma oraingoan euskaraz proiektatuko dute. “Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute” Mascha Halberstad herbeheretarraren lana da, 71 minutuko iraupenarekin. Joan zen astetik jarraitzen duen pelikula Pat Boonnitipat-en “Cómo hacerse millonario antes de que muera la abuela” izango da, tailandeseraz eskainiko dena gaztelerazko azpitituluekin.
Geratzen diren beste bi pelikula berriak dramak dira: alde batetik, Vincent Pérez frantziarraren “El profesor de esgrima” (101 minutu) eta, bestetik, AEB-etako Drew Hancock-en “La acompañante” (97 minutu). Azken hau Antzokian botako dute, aurrekoa 2 Aretoan eta Tailandiakoa 1 Aretoan. Animaziozkoa ohiko tokian ikusi ahal izango da, Antzokian.