Asteburuko zine karteldegia zapatura mugatuko da oraingoan
2023/12/22
11:04
eta kitto!
Bihar bakarrik egongo delako zine programazioa. Etzi eta etzidamu, Gabonak izanda, ez da programaziorik izango. Biharko bi pelikula daude iragarrita: Adam Anders-en “Camino a Belén” eta Eduardo Schuldt-en “Abentura erraldoia”. Lehenengoa 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean eskainiko dute. Bigarrena, umeentzako egokia, ohiko orduan, 17:00etan, eta euskaraz. “Camino a Belén” 1 Aretoan joango da eta euskarazkoa 2 Aretoan. Areto berean, 19:30ean hasita, Londreseko Royal Opera Hall-en grabatutako balleta eskainiko dute, ia hiru orduko iraupenarekin: Pyotr Il’yich Tchaikovskyren “El Cascanueces”.