Astelehen euritsua izango dugu
Tenperaturak pixka bat igoko dira
2026/02/09
09:55
eta kitto!
Zerua oso hodeitsu egongo da. Egunaren lehen partean noizbehinka prezipitazio txikia egin dezake. Egunaren bigarren partean euri txiki-ertaina egingo du, iraunkorra izan daiteke, bereziki ekialdean.
Hegoaldeko eta hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin.
Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.
Iturria: Euskalmet