Astelehen honetako zine-saioak ordubete geroago hasiko dira

Karteldegiari begira oraingoan bakarrik hiru pelikula izango dira ikusgai, ohiko lauren ordez
Astelehen honetako zine-saioak ordubete geroago hasiko dira
2025/03/28 10:57
eta kitto!

Astelehenean Ikuslearen Eguneko zine-saioak, 19:30ean hasi beharrean, 20:30ean hasiko dira oraingoan, Antzokian beste ekitaldi bat dagoelako iragarrita. Asteburuko bestelako zine-programazioa betiko bidetik joko du, ohiko ordutegiak errespetatuz; hori bai, zapatuan ez da funtziorik izango Antzokian.

Karteldegiari begira, bestalde, oraingoan bakarrik hiru pelikula izango dira ikusgai, ohiko lauren ordez. Aurreko asteburutik karteleran dagoen Walter Sallesen “Aún estoy aquí” filmarekin batera, oraingoan Miguel Gomesen “Grand Tour” eta Marc Webb-en “Blancanieves” eskainiko dituzte. “Aún estoy aquí” 1 Aretoan joango da, “Grand Tour” 1 eta 2 Aretoetan banatuko dute, eta “Blancanieves” 2 Areto eta Antzokiaren artean. Zuri-beltzezko “Grand Tour” bertsio originalean emango dute (portugesez), gaztelerazko itzulpenarekin.