Astelehen honetan ez da zine emanaldirik izango karteldegian
2023/11/24
10:12
eta kitto!
Coliseok beste ekitaldi bat hartuko duenez, behingoz Ikuslearen Egunik ez da izango asteburu honetan Coliseoko zine-programazioan. Beraz, bihar eta etzi proiektatuko dira astebururako iragarritako lau pelikulak: Ridley Scott-en “Napoleón”, Paula Ortizen “Teresa”, Lone Scherfig-en “La contadora de películas” eta umeentzako Imai Kazuakiren “Doraemon Movie. Nobitaren dinosauro berria”, azken hori euskaraz eskainiko dena. Oraingoan “Napoleón” izango da ohikoa baino iraupen luzeagokoa eta, jakina, filmaren proiekzioak ordutegi berezia izango dute: zapatuan 16:00etan eta 19:15ean hasteko aurreneko bi saioetan, eta domekan 16:30ean.