Ataramiñe argitaletxearen liburuak eta diskoak salduko dituzte bihartik aurrera Topalekuan
2020/11/18
17:39
eta kitto!
Asteburuan Ibon Muñoaren azken liburua, “Gure Ama-Lur feminista da”, salgai jarriko dute Topalekuan, 12 eurotan. Erosi nahi duenak bihar eta etzi arratsaldean, 19:00etatik 20:30era izango du horretarako aukera edo, bestela, zapatu eguerdian, 12:00etatik 13:30era ere han egongo dira. Aipatutako liburuaz gain, eibartarraren beste sorkuntzak eta Ataramiñe argitaletxearen hainbat liburu eta disko ere ipiniko dituzte salgai.