[ATZERA BEGIRA] Arraguetako etxe zaharrak bota ahal izateko aurrelanak hasi dira

[ATZERA BEGIRA] Arraguetako etxe zaharrak bota ahal izateko aurrelanak hasi dira
2023/09/27 17:41
eta kitto!
Orain dela urtebe argitaratutako albistea

Arragueta kaleko 17. eta 19. zenbakiak eraisten hasteko lanean ari dira egunotan. Aipatutako eraikinak erortzeko zorian zeudela eta, martxoan atera zituzten bertan geratzen ziren bizilagunak eta, ondoren, inor bertara ez sartzeko neurriak hartu zituzten. Eraikin bien jabeei horiek erausteko proiektuak aurkezteko eskatu zitzaien eta hori ere egin zuten, baina, eraisketak hasi aurretik, etxeetan dagoen amiantoa protokolo berezi bati jarraituz kendu beharra dagoela eta, horretan ari dira orain lanean, etxe barruan.

arragueta-etakitto