[ATZERA BEGIRA] Beti Eibar elkarteak azaroaren 9an egingo du aurkezpen publikoa

[ATZERA BEGIRA] Beti Eibar elkarteak azaroaren 9an egingo du aurkezpen publikoa
2023/10/27 18:08
eta kitto!
Orain dela urtebe argitaratutako albistea

Eibar KEren akziodunek osatzen duten Beti Eibar – Eibar Forever taldeak azaroaren 9an egingo du aurkezpen publikoa. Saioa Armeria Eskolan egingo da 19:30ean (streaming bitartez jarraitu ahal izango da elkartearen YouTubeko kanalean), baina 18:30ean ingelesezko aurkezpena egingo dute internet bitartez (ez aurrez aurre).

Ekimenaren sustatzaileek diotenez, “aurkezpena irekia izango da, bai gure elkarteko kide ez direnentzat eta baita akziodun ez diren Eibarreko zaleentzat ere. Horregatik, zure gertukoen artean zabaltzen laguntzera animatzen zaitugu”.

betieibar-etakitto