[ATZERA BEGIRA] Udalak 200.000 euro eman dizkio Teknikerri enpresa-haztegia handitzeko
2023/06/28
19:37
eta kitto!
Orain dela urtebe argitaratutako albistea
Eibarko Udalak eta Tekniker Fundazioak Erisono Industrialdeko zentro teknologikoko enpresa-haztegien espazioa handitzeko hitzarmena sinatu dute eta, ondorioz, Udalak 200.000 euro emango dizkio Teknikerri horretarako.
Proiektua oinarri teknologikoko egitasmoak dituzten pertsona ekintzaileei zuzenduta dago, eta akordioaren ondorioz lau haztegi eta bi laborategi berri izango ditu. Horrela, teknologia arloko enpresentzako zerbitzu berri baten garapena finantzatuko da, hasieran baldintza ekonomiko onak eskainiz.
Gaur egun bost enpresa daude haztegian: Iten It&ot Solutions SL, WELLK Software Solutións SL, ScrapAd, Atten2 Advanced Monitoring Technologies eta Leuntek.