Atzoko bertso jaialdian banatu ziren San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak Coliseo antzokian
2022/11/25
10:05
eta kitto!
Atzo arratsaldean egin zen …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako XXVII. San Andres Bertso Jaialdia Coliseo antzokian. Jaialdiaren aurretik, baina, San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak banatu ziren: Helduen mailan Euskal Herri osoko 14 lan jaso ditu elkarteak eta, lehen aldiz, egile bakarrak eraman ditu bi sariak, lehiaketara aurkeztutako bi bertso sortarekin: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena beasaindarra izan da irabazlea. Eta Eibarko ikasleen mailan, berriz, Mogel ikastolako 6. mailako bi ikasle saritu ditu epai-mahaiak: Izaro Urkiaga eta Ibai Zubizarreta de Miguel. Irabazleek saritutako bertsoak abestu zituzten eta jarraian hasi zen bertso jaialdia Jesus Mari Irazu, Miren Artetxe, Eñaut Martikorena eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Gai-jartzailea Jon Mikel Mujika izan zen.












