Aukeratu dituzte Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako irabazleak
2016/11/02
17:43
eta kitto!
Aurreko domekan egin zen XXXIX. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako saridunak zeintzuk izan diren eman dute ezagutzera antolatzaileek. Helduen mailan lehen saria Joana Soldevillak (Viana) eskuratu du, bigarrena J. Miguel Arranzek (Erandio), hirugarrena Jokin Telleriak (Beasain) eta laugarrena, berriz, Esteban Oroz eibartarrarentzat izan da. Gazteen artean, 12 eta 18 urte bitartekoen mailan, lehen saria Miren Ereña eibartarrak jaso du eta bigarrena, berriz, Ane Pascual donostiarrak. Eta 12 urtera artekoen mailan, lehen saria Malen Garatek eraman du eta bigarrena Lorea Sarasketak (saridun biak eibartarrak dira).
Epaimahaikideak Iratxe Unanue, Leire Kareaga, Jose Agustin Larrañaga eibartarrak eta Jose Luis Martinez de Antoñana durangarra izan dira eta, emandako datuen arabera, aurten 46 lagunek hartu dute parte: 18 helduen mailan lehiatu ziren; 12 eta 18 urte bitartekoen mailan bi lehiakide izan ziren; eta umeen mailan, berriz, 26 neska-mutilek jardun zuten.