Aurkeztu dituzte otsailaren 26an abiatuko diren 43. Eibarko Antzerki Jardunaldiak
2020/01/28
17:38
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dituzte 43. Eibarko Antzerki Jardunaldiak udaletxean Miguel de los Toyos alkateak, Jose Angel Maria Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Maria Jose Telleria Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta Erika Rodriguez eta Ricardo Martin Narruzko Zezen antzerki taldeko ordezkariek. Otsailaren 26an hasi eta apirilaren 2ra arte garatuko da Eibarko Antzerki Jardunaldien 43. edizioa, Coliseo antzokian eta Hezkuntza Esparruko aretoan. Edizio honek 180.000 eurotik gorako aurrekontua izango du eta, prestatu duten egitarauari begira, 20 konpainiak jardungo dute taula gainean, 22 emankizun eskaintzen: horietako 20 antzerki emanaldiak izango dira eta, horrez gain, kaleko antzerki ikuskizun bat eta Jardunaldiak zabaltzeko ohiko hitzaldi-solasaldia bildu dituzte. Azken hori emateko ardura Lolita Flores musikari eta antzezleak izango du oraingoan. "Actrices de raza" izenburuari jarraituta, artista ezagunak bere lanari buruz egingo du berba, baita artista familia bateko kide izatearen inguruan ere. Berea ez da izango aurtengo programan aurkituko dugun izen ezagun bakarra, ezta gutxiago ere: Imanol Arias, Adriana Ozores, Luis Piedrahita eta beste hainbat pertsonaia ezagun ekarriko dizkigute Jardunaldiek. Eta, horiekin batera, pisu handiko beste izen bat badago: Jardunaldien historian berebiziko garrantzia izan duen Juan Ortega omenduko dute.
Aurkezpenean esan dutenez, betiko martxan, “une honetan antzerkigintzan dagoen onena erakusteko eskaparate bikaina” da egitaraua. Otsailaren 26an hasiko da egitaraua, Lolita Flores aktorea protagonista duen solasaldiarekin. Lorea Arakistain kazetari eibartarrak aurkeztuko duen ekitaldia Coliseo antzokian izango da, 19:00etan, eta sarrera doan izango da. Ondoren, otsailaren 27an eta 28an, Coliseoko taula gainera igoko da Lolita, Magüi Mirak zuzendu eta bertsionatutako "La fuerza del amor" obra interpretatzeko. Berarekin batera beste aktore ezagun batzuk, Luis Mottola, Antonio Hortelano eta Marta Guerras egongo dira. Bi egunetan, 20:30ean hasiko da antzezlana eta, esan dutenez, “aurtengo Jardunaldietako komedia nabarmenetako bat izango da”.
Hurrengo egunean, otsailaren 29an, “Full House” kaleko antzerki ikuskizuna aurkeztuko dute Bartzelonako eta Austriako Electrico 28 antzerki taldekoek Untzagan, 18:00etatik aurrera. Hortik aurrera, “era guztietako gaiak lantzen dituzten lanak” taularatuko dituzte. Aipamen berezia egin diote familia osoarentzat pentsatutako antzerkiari: “Egitarauan familia osoarentzat egokiak diren bost lan daude eta horiek ikustera joateko animatu nahi dugu jende guztia”. Eibar eta inguruko herrietako aktoreek ere aparteko tokia betetzen dutela azpimarratu dute: “Egitaraua begiratzen hasiz gero, eibartar asko agertzen dira: Nerea Gorritik, Irene Hernando, Jokin Oregi, Nerea Gorritik, Imanol Arias… Eta, horrez gain, egitaraua itxiko duen La Red Teatro taldekoak eta lanetako batean parte hartuko duen Cielito Eibarko Musika Bandako musikariak ere arituko dira. Bestalde, kartela beste eibartar batek, Iñaki Larrañaga artistak egin du”.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak esan duen moduan, “Eibarko Jardunaldiak beteranoetakoak dira eta garrantzi handia daukate. Dauden tokian egoteko ezin da ahaztu atzetik urte askotako lana eta ahalegina daudela. Gainera sasoi berrietara egokitzen eta gazteak erakartzen jakin dute. Bestalde, herritarrek antzerkiarekiko duten maitasun hori galdu ezin daitekeen altxorra da. Programa benetan zabala da eta bertan klasikoak eta berriak, izen ezagunak eta ezezagunak… batzen dira. Eta horren guztiaren barruan, euskal taldeak eta euskera bera naturaltasunez sartzen asmatu dute”.
Egitaraua osatzen duten beste lan eta konpainiak honako hauek dira: “Curva España. La curva en la que se mató España” (Chévere konpainia), “Ni, munduko txarrena / Yo, la peor del mundo” (Vaivén Producciones), “Ikimilikiliklik” (Marie de Jongh), “El rey Lear” (Atalaya), “Orquesta de Malabares” (Pistacatro eta Cielito Eibarko Musika Banda), “Los hijos” (Producciones Teatrales contemporáneas), “La isla” (Histrión Teatro), “Zaldi urdina” (Axut!, Artedrama eta Dejabu), “Imperator” (Maricastaña), “El coronel no tiene quien le escriba” (Okapi Producciones), “Around the world” (Brodas Bros), “Es mi palabra contra la mía” (Luis Piedrahita), “Rámper, vida y muerte de un payaso” (Cancamisa Teatro), “Lloviendo ranas” (Ados Teatroa eta Acrónica Producciones), “Surco” (Kokreta Teatro), “El violinista” (Rebelde Strad), “Simplicissimus” (Tartean Teatroa) eta “Los olivos pálidos” (La Red Teatro). EGITARAUAREN PDF-a ZABALDU EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN.
Aurten, berrikuntza modura, Jardunaldiak ezagutzera emateko hiru ekimen berezi antolatu dituzte: hasteko, hainbat eibartar ezagunekin (Juan Ortega, Mateo Guilabert, Nerea Gorriti, Irene Hernando, Kezka dantza taldea, Eibarko Musika Banda, La Red Teatro, Coliseoko teknikariak, Narruzko Zezen taldekoal eta Eibarko Koro Gaztea) bideo batzuk grabatu dituzte, jendea antzerkira joatera gonbidatzen, eta otsailean zehar horiek zabaltzen joango dira, “ondoren jendeak sare sozialetan partekatzeko”. Horrekin batera, Donostira doazen autobusen pantailetan publizitatea azalduko da eta Bilbora doazen autobusetako batean, berriz, kartelaren irudia ipini dute. Eta, amaitzeko, asteburu honetan sarreren aurresalmenta hasiko dela-eta, hori iragartzeko eta Jardunaldien berri emateko Lekim taldeko aktoreak ibiliko dira herriko kaleetan.
Sarreren aldez aurreko salmenta
- Otsailaren 1ean, 2an eta 3an, 10:00etatik 14:00etara, Coliseo antzokian.
- Emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, dagokion antzokiko leihatilan.
- Kutxabanken bidez, 2020ko otsailaren 1etik (10:00etatik) aurrera.
- Otsailaren 3tik aurrera, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era, Coliseo antzokian.
Salmenta arrunta
Dagokion antzokiko leihatilan, emanaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago.
Prezioak
Otsailaren 27an eta 28an eta martxoaren 15ean, 20an eta 22an: 15 euro (10,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
Martxoaren 7an, 13an, 19an, 21ean eta 29an eta apirilaren 2an: 5 euro.
Gainerako funtzioak: 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).