"Aurorita beti polita" ipuin kontakizuna zapatuan umeen liburutegian

"Aurorita beti polita" ipuin kontakizuna zapatuan umeen liburutegian
2016/01/29 08:25
eta kitto!
Bihar, zapatua, 18:00etatik aurrera "Aurorita beti polita" ipuin kontakizuna hartuko du umeen liburutegiak, Lur Kortaren eskutik. Zapatuko Ipuina programaren harira egingo den saioa lau urtetik gorako umeentzat egokia da eta, betiko moduan, sarrera doan izango da.

Aurorita munduan zehar dabilen neska kaskarin eta bihurria da. Beti alai! Beti ipuin kontari! Bere maleta bitxiarekin azaltzen da edonora doala, eta bertatik ipuinak kontatzeko hainbat gauza ateratzen ditu, luma bat, untxi bat… Maletarik gabe ezin da bizi… bere bihurrikerien artean gustokoena, bisitatzen duen leku bakoitzetik zerbait eramatea da.