Eibarko eta eskualdeko ordezkariak FITUR Nazioarteko Turismo Azokan ari dira parte hartzen

Eibarko eta eskualdeko ordezkariak FITUR Nazioarteko Turismo Azokan ari dira parte hartzen
2024/01/25 08:45
eta kitto!
Aurten ere Debabarreneko eskualdea FITUR Nazioarteko Turismo Azokan dago, eskualdeko eskaintza turistikoa ezagutzera ematen. Atzo hasi zen, hilak 24, eta igandera arte irango du turismo arloko ekimenak. Bertan dago Patxi Lejardi Euskara eta Jaietako zinegotzi eibartarra, Eibarko Udaleko ordezkari gisa. Berak esan digunez, "FITUR erakusleiho izugarria da gure herriko eta eskualdeko eskaintza turistikoa ezagutzera emateko, eta, aldi berean, guk ere besteengandik ikasteko. Bisitariei azaltzen diegu Debabarreneko ondarea oso zabala dela eta gauza asko daudela ezagutzeko (ondaren kulturala, industriala, gastronomia, Geoparkea...). Bisitarien egonaldiak  esporadikoak izan beharrean, gure eskualdean egun gehiago gelditzeko arrazoi asko daudela adierazi nahi diegu".

Argazkia: Aitor Buendia