Aurten ere Ikusentzunezko Astea egingo da, Arrate Kultur Elkartearen eskutik
2020/06/16
11:14
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak udako ikusentzunezko zikloa egingo du aurten ere, “zailtasunak zailtasun”. Ekainaren 30ean hasiko da egitaraua, Bertha Gaztelumendi Caballeroren (Irun) “Ez, eskerrik asko. Gladys-en leihoa” (2019) dokumentalarekin. Uztailaren 1ean Koldo Edorta Carranzaren (Eibar) “Kaleko antzerkia” (2019) film laburra eta Fernando Retolazaren “De trecking por Nepal Annapurna” diaporama eskainiko dituzte eta, egitaraua ixteko, uztailaren 2an Kokein taldeak kontzertu akustikoa emango du. Emanaldi guztiak San Andres elizako klaustroan egingo dituzte: ekainaren 30eko eta uztailaren 1eko proiekzioak 22:30ean hasiko dira eta uztailaren 2ko kontzertua, berriz, 20:00etan.