Aurtengo Maiatzaren Lehena Iruñean ospatuko du LAB sindikatuak

Eskualdetik bertara joateko autobusak antolatu dituzte eta izena emateko LAB sindikatuaren egoitzara jo daiteke
Aurtengo Maiatzaren Lehena Iruñean ospatuko du LAB sindikatuak
2024/04/23 18:00
eta kitto!

LAB sindikatuak 50 urte betetzen dituela eta, aurtengo Maiatzaren Lehena berezia izatea nahi dute; horregatik, Iruñean ospatzeko deialdi nazionala egin dute. Bertan manifestazio eta ekitaldiaz gain, egun osoko egitaraua prestatu dute. Eskualdetik bertara joateko autobusak antolatu dituzte: Eibartik 09:10ean irtengo da autobusa, Errebaletik, eta buelta 20:00etan izango da (Trinitariosetik). Izena emateko Eibarko LABen egoitzara joan daiteke, edo mezua bidali j.baranguan@lab.eus helbidera.