Autobus-geltokia hobetu eta Egogain ingurua berrurbanizatzeko proiektua aurkeztu dute
2022/10/25
15:42
eta kitto!
Egogain inguru osoa berrantolatzeko eta berrurbanizatzeko proiektua aurkeztu dute gaur goizean Jon Iraola alkateak eta Ana Telleria udal talde sozialistaren bozeramaileak eta, esan dutenez, “egitasmoak, besteak beste, funtsezko hobekuntzak aurreikusten ditu gaur egungo autobus-geltokirako. Gaur goizean egindako Hirigintza Batzordean aldez aurretik azaldu den proiektu honek kontuan hartzen ditu Egogaingo etxebizitza-bloke berriaren promoziotik eratorriko den urbanizazioa eta eraikuntzaren osagarri izango diren urbanizazio-obrak”.
Ildo horretan, eraikin berriaren fatxada-lerroa gainerakoen lerrotik atzerago geratu denez, espazio publikoa irabaztea lortu dela nabarmendu dute, “eta espazio hori da kontuan hartu dena Egogain inguruko diseinu berria egiteko”.
Alkatearen berbetan, “gobernu-taldeak autobus-geltokia toki horretan izatearen aldeko apustu egin du beti, eta hala egiten jarraitzen du. Izan ere, beste indargune batzuen artean, hiriaren erdian dago, eta intermodalitatea bermatzen du, beste garraio-konexio batzuetatik gertu dagoelako, hala nola Ardantzako tren-geltokitik eta taxi-geltokitik. Gainera, geltokitik hurbil dagoen merkataritza- eta ostalaritza-jarduera erakarpen-foku bat da gure herriarentzat, eta horrek sinergiak sortzea ahalbidetzen du”.
Udal arduradunek zehaztu dute autobus-geltokia berrurbanizatzeko oinezkoentzako espazioa hobetuko dela, egungo dartsenak bi metro atzeratuz eta sei dartsenetako bat mugituz. Horrela, lortuko da geltoki-buruaren eta egungo espaloiaren irtengunearen ondoko oinezkoen espaloia handitzea. Era berean, bi espaloiak zebra-bide berri batekin lotzeko proiektua egin da autobusen maniobra-eremutik kanpo geratzen den espazioan. Horrela, seigarren dartsena espaloiaren ondoan kokatuko da, kalean bertan.
Horrekin batera, Udalak geltoki berritua haren zerbitzura ipiniko duen lokal batekin osatuko du: “Lokal hori etxebizitza-eraikin berriaren beheko solairuan kokatuko da. Egogainetik zein San Andres kaletik (eraikinaren atzealdetik) sartu ahal izango da lokal horretara, eta, horrela, Ardantzako tren-geltokiarekiko lotura erraztuko da. Bertan itxarongune bat egongo da erabiltzaileentzat eta hainbat zerbitzu jarriko dira, hala nola takillak eta komunak”. Proiektua biribiltzeko, Egogainetik Isasi kalera doazen eskailera mekanikoen ondoan komun publikoa ipiniko dela aurreratu dute.
Bestalde, Ana Telleria Udaleko bozeramaile sozialistak gogorarazi nahi izan du autobus geltokia Egogainen mantentzeko proiektu honek Mugikortasunarekin lotutako gaietan espezializatutako Leber aholkularitza-enpresak egindako azterlan batek bermatzen duela: “Azterketa horretan Eibarko autobus-geltokiaren balizko kokapenei buruzko alde onak eta txarrak aztertu ziren, eta Egogain kokapenik onena dela ondorioztatu zen. Horrela, adituen irizpidea bat etorri zen herritarren iritziarekin, zeinek, gehiengo handiz, beste aukera batzuk planteatuta geltokia Egogainen mantentzea erabakitzearen alde agertzen ziren” .