Autobus gidarien grebak astelehenera arte iraungo du
Avanza enpresako langileak greban daude atzo gauetik (22:00etatik) eta astelehenera arte (02:00etara arte) egongo dira horrela, eta gutxieneko zerbitzuak bakarrik eskainiko dituzte.
Autobus gidarien grebak hiriburuen arteko loturetan, Debabarrena eta beste eskualdeetako Lurraldebus ibilbideetan, eta Eibar eta Ermua Bilborekin eta Leioako Bizkaiko campusarekin lotzen dituzten Bizkaibus lineetan eragingo du.
Langileen eskaerak
Abendurako iragarrita zeuzkaten egun guztietan eutsiko diote protestari, ELA sindikatutik esandakoaren arabera, “enpresak ez du erakutsi inolako hurbilketarik, ezta arazoa konpondu nahi izateko asmorik ere. Ez gara deituak ere izan”.
Protesten bitartez, Lan Hitzarmena berritzea eskatzen dute, besteak beste lan baldintza duinak eta segurtasun bermeak jasoko dituenak. Avanzako gidariek zera eskaintzen dute: Hitzarmen kolektiboaren berritzea (2019tik iraungita), 35 orduko lanaldia, KPIaren araberako soldata igoerak eta autobus-flotaren mantentze-lanen hobekuntza.