Avanza autobus enpresako langileak greban daude
Atzo 02:00etan hasi eta martxoaren 3an amaituko da Avanza Gipuzkoa enpresako langileen greba. Egun hauekin guztira 18 egun egingo dituzte greban) eta, egoera konpontzen ez bada, mobilizazioak eta protestak areagotuko dituztela ohartarazi dute sindikatuek. Gainera, gaur langileek kotxe karabana egingo dute Debarroan.
ELA sindikatuak jakinarazitakoaren arabera, martitzenean izan zuten Avanzako ordezkariekin batzarra, baina ez zuten “inolako akordiorik” adostu. Urteko lanordu kopuruarekin dute gatazka, besteak beste. Langileek urteko 1.592 lanordu eskatzen dituzte eta prest daude lanordu kopuru hori gutxika jaisten joateko, sindikatuek azaldu dutenez.
ELAtik esandakoaren arabera, Gipuzkoako Diputazioarekin zein Jaurlaritzako Lan Delegaritzarekin egin dituzte gai horrekin lotutako bilerak eta Diputazioak ez die horretarako eragozpenik ipini. “Baina enpresatik kontrakoa diote; diote Diputazioa ez dagoela ados ordu kopuru horrekin; beraz, norbait gezurretan dabil, Diputazioa edo enpresa. Beraz, grebara goaz. Oraingoan, berezitasun batekin, UGT sindikatua greba deialditik desmarkatu egin baita”.
Zerbitzu minimoak
Greba egun hauetan zenbait lineatan zerbitzu minimoak eskainiko dira, batzuek Eibarri eragiten dizkietenak.
Jarraian dituzuen irudietan ikusi ditzakezue zeintzuk diren zerbitzu minimo horiek:
Argazkia: Diario Vasco