Azaro Gastronomikoa Arrate Kultur Elkartean
Arrate Kultur Elkarteak, urteroko moduan, San Andres jaien inguruan Gastronomia Azaroan ekimena antolatu du. Batetik, bihar (martitzena, hilak 20) txokolateari buruzko hitzaldi-dastaketa hartuko du elkarteko gela handiak (1. solairuan) 19.00etatik aurrera, Anton Azpiazuren eskutik. Eta, bestetik, Eibarko tabernarien arteko IX.Pintxo Lehiaketa San Andres Saria antolatu du, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren, Eibarko Udalaren eta herriko ostalarien laguntzarekin.
Lehiaketan honez gero izena eman duten 30 tabernek hartuko dute parte. Euretako bakoitzak pintxo bat aurkeztuko du eta azaroaren 22an eta 23an (eguenean eta barixakuan) barran ikusgai ipini beharko dute, bezeroek konsumitzeko moduan eta prezioa euro bat eta 2 euro bitartekoa izan beharko da. Hauek dira parte hartuko duten tabernak eta lehiaketarako prestatutako pintxoa:
Ambigú (Itxurbitxa)
Aterpe (Karolina, solomilloa eta moussea)
Kultu (Kantauriko harritxoa, bieira eta hiru sorpresatxo)
Maixa (Odolki souflea gindilla mermeladarekin)
Birjiñape (Principe Gailetak, barazki gaileta onddo kremaz betea)
Depor (Udazkeneko iberikoak)
Bossa (Ortu Mendi, piperra, gaztaina eta onddoak)
Zazpi (Edulis Patata, patata, gaztainak, kipula, edulis boletusa eta esnegaina)
Trinkete (Trinkete, perretxikoak)
Zubi Gain (Bulkano, ahuntz gazta, micuita, kipula eta saltsa gazigozoa)
Koskor (Antxoille paketie, antxoillak…)
Slow (Udazken sekretua, brik sobrea bertako odoloste, piñoi eta sagarrez betea)
Karrika (Nori? Guri?, Nori alga, arroza eta garaiko produktu ekologikoak)
Akara (Porru eta buztan rabioli faltsua, porrua, buztana eta sagarra)
Batzokia (Masail iberiko melosoa brik pastaz batua bere saltsan, masail kirrikarria brik pastaz batua)
Amesti (Aixola)
Oishi (Ortu eta itsaso solomilloa, bieira, ogi opila eta berenjena ketua)
Su Beroa (Ave Txipi!, txipiak, txangurroa eta Zesar saltsa)
Cepa (On egin!, oinarria: teja eta letxuga. Odolkia, bakailaoa eta onddoak saltsa ezberdinekin eta berdurez hornitua)
Iruki (Iruki Turbantea, Idiazabal gazta, intxaurrak eta sagar krema)
Azkena (Azkenita)
La Terraza (Plast Pelotak)
Nuevo (Basoa, onddoak eta gari esparragoak)
Matarife (Euskaldunen atsedena)
Agiñaspi (Gilda retrofittinga)
Arkupe (Arkupe bakailaoa)
Txoko (Zapore fusioa)
Paulaner (Paulaner, txerri masail konfitatua anana karamelizatuarekin)
Foxter (Txipiroiak berenjenarekin)
Anardi (Deluxe Onddoa, gazta krema, gatz petaloak)