“Azken erromantikoak” helduko da asteburuan Coliseoko karteldegira
David Perez Sañudok zuzendutako film hori bertsio originalean proiektatuko dute, euskarazko eta gaztelerazko audioarekin; euskerazko zatietan gaztelerazko azpitituluak erabiliko dira. Hori bai, pelikula hurrengo asteburuan ere ikusi ahal izango da, bi asteburutan izango baita karteldegian.
“La cocina” pelikula ere bertsio originalean eskainiko dute, gaztelerazko audioarekin, eta ingelesezkoa gaztelerazko azpitituluekin. Bestalde, filme horren eta “Galdiator II”-ren iraupen luzea dela eta, zapatuan ordutegi berezietan proiektatuko dira, ohiko ordua baino pixka bat aurreratuta. "La cocina" eta "Elli y el equipo de monstruos" 1 Aretoan emango dituzte, "Azken erromantikoak" 2 Aretoan, eta "Gladiator II" Antzokian. Ikusten denez, oraingoan animaziozko pelikula 1 Aretoan joango da, normalean botatzen duten Antzokian izan beharrez.