Azpilikueta aita-semeen beste biñeta bat argitaratu du Ego Ibarra batzordeak

Azpilikueta aita-semeen beste biñeta bat argitaratu du Ego Ibarra batzordeak
2021/10/01 08:09
eta kitto!
“Atzo goizeko ipuinak” izenburuari jarraituta, beste biñeta bat argitaratu du bere webgunean Ego Ibarra batzordeak. Ekimenarekin Eibarren sorreraren 675. urteurrena ospatu nahi dute. Jose Antonio Azpilikueta marrazkilariak eta haren seme Martinek guztira 20 biñeta egingo dituzte urtea amaitu arte, mende bakoitzeko bi, gutxi gorabehera, guztiak Eibarko euskaran.

XX. mende hasiera, emakumeak, immigrazioa, apopiloak eta gaixotasunak. Etxeko eremutik osasun publikora.


Eibar izugarri hazi zen XX. mendearen lehen hamarkadan; inguruko herrietatik eta kanpokotik jende ugari etorri zen gure herrira armagintzak emandako lan-aukerak erakarrita.

Gehiago irakurtzeko
https://egoibarra.eus/eu/albisteak/xx-mende-hasiera-emakumeak-immigrazioa-apopiloak-eta-gaixotasunak-etxeko-eremutik-osasun-publikora

atzoko goizekoak