Azpilikuetaren murala gaur erakutsiko dute, Estazioa inauguratzean
2012/11/29
00:00
eta kitto!
Goitik behera berritutako tren-geltokia, Estazioa gaur (eguena, hilak 29) inauguratuko dute 18.30etan modu ofizialean. Ekitaldian José Antonio Azpilikueta artista eibartarrak Estaziñorako bereziki egindako mural haundia lehenengoz ikusteko aukera egongo da. Murala, moduren batean, 100 urtetan baino gehiagotan Eibarko tren-geltokitik pasatu diren pertsonak irudikatzeko asmoarekin egindakoa da. Muralaren egileak berak aitortu duenez, ez zaio erreza egin muralean agertzen direnak aukeratzea eta, berriz ere hastea tokatuz gero, seguruenik beste batzuk aukeratuko lituzkeela dio.