Babes ofizialeko 36 etxebizitza eraikiko dituzte Egazelain
2024/01/22
17:19
eta kitto!
Visesak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoak, babes ofizialeko 36 etxebizitza eraikiko ditu Egazelaiko R-2 lurzatian. 10.325.669,83 euroko inbertsioa aurreikusi dute etxebizitzen sustapenerako eta obrak 2026ko 2. hiruhilekorako amaitzea aurreikusi dute.
Etxebizitzen osaerari dagokienez, logela bateko 2 etxebizitza izango dira; 2 logelako 10 etxebizitza, haietako bi mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak; eta 3 logelako 24 etxebizitza. Guztiek kanpo-espazioak (terrazak edota balkoiak) eta atxikitako garajea izango dituzte. Energiaren ikuspegitik, A kalifikazio gorenekoak izango dira.
Etxebizitzak eraiki ondoren, Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu; etxebizitzak Etxebiden izena emanda dauden eskatzaileen artean alokairu sozialera bideratuko dira.