“Badon” opera postdramatikoarekin amaituko dira Antzerki Jardunaldiak
Coliseo antzokian egingo da saioa
2024/03/20
08:31
eta kitto!
Otsailaren 14an hasi ziren aurtengo Antzerki Jardunaldiak bere amaierara iritsiko dira biharkoan, Herria konpainiak Korrika Kulturalaren barruan eskainiko duen “Badon” lanarekin. Coliseok hartuko du euskaraz eskainiko den azken lan hori ere, 19:00etatik aurrera, eta ordubeteko iraupena duen opera postdramatiko eta berezian hainbat antzezle izango ditugu euren onena ematen. Marina Suarez Ortiz de Zaratek zuzenduta eta Ines Osinaga zuzeneko musikarekin, Ainara Gurrutxaga, Oihana Vesga eta Xanti Agirrezabala izango dira eszenategian, aurrez aipatutako beste biekin.
Operak, bost koadro edo aktoren bitartez, genealogia propio bati zabaltzen dio atea, “plaza horretan oraina hackeatuz etorkizunari buruz hitz egiteko”.