Banatu dira 26. Toribio Etxebarria Sariak
2016/07/29
12:19
eta kitto!
Atzo eguerdian eman zituzten ezagutzera 26. Toribio Etxebarria Sarietako irabazleak, Tekniker-IK4k hartu zuen sari-banaketa ekitaldian bertan: edizio honetako sari nagusiak Nebulok-ek (Enpresako ideiak/proiektuak kategorian) eta CounterCraft-ek (Enpresa berria kategorian) eskuratu dituzte eta, horrez gain, WimbiTek, I+Med, Urkotronik eta Likuid enpresak ere saritu zituzten atzoko ekitaldian:
Enpresako ideien/proiektuen saria:
Nebulok (gailu medikoen ikerketa, diseinua eta fabrikazioa, arnas terapien esparruaren barruan).
Sari teknologikoa:
WimbiTek (fauna basatia monitorizatzeko sistemak).
Enpresa berriaren saria:
Countercraft (zibersegurtasuneko enpresa. Esparru digitalean segurtasun-plataforma bat eskaintzen du, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta).
Sari teknologikoa:
I+Med (medikamentuen kontrolpeko liberaziorako nanohidrogel biopolimeriko injektagarrien ikerketa eta garapena).
Nazioartean hedatzeko laguntzaren saria:

Urkotronik (25 urtetik gorako esperientzia duen vending-enpresa, saltzeko makinak eta ostalaritzako makinak saltzen diharduena).
Bikaintasun ekintzailearen "Iñaki Goenaga" saria:
Likuid Nanotek (mintz zeramikoak fabrikatzen ditu eta iragazte-soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, uraren, hondakin-uren eta petrolioaren kudeaketarekin lotutako industria-jardueretarako).
- ENPRESAKO IDEIAK/PROIEKTUAK KATEGORIA
Enpresako ideien/proiektuen saria:
Nebulok (gailu medikoen ikerketa, diseinua eta fabrikazioa, arnas terapien esparruaren barruan).
Sari teknologikoa:
WimbiTek (fauna basatia monitorizatzeko sistemak).
- ENPRESA BERRIA KATEGORIA
Enpresa berriaren saria:
Countercraft (zibersegurtasuneko enpresa. Esparru digitalean segurtasun-plataforma bat eskaintzen du, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta).
Sari teknologikoa:
I+Med (medikamentuen kontrolpeko liberaziorako nanohidrogel biopolimeriko injektagarrien ikerketa eta garapena).
Nazioartean hedatzeko laguntzaren saria:
Countercraft (zibersegurtasuneko enpresa. Esparru digitalean segurtasun-plataforma bat eskaintzen du, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta).
- EIBARKO ENPRESAREN "Iñaki Goenaga" SARIA