Banatu dituzte Argazkilaritza Maiatzeaneko argazki-rallyaren sariak

Banatu dituzte Argazkilaritza Maiatzeaneko argazki-rallyaren sariak
2023/06/19 11:35
eta kitto!
Aurreko zapatuan banatu zituzten Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldeak urtero antolatzen duen ekitaldiko azken edizioaren sariak. Koloreetako arloan Zallako Jose Luis Rodriguezek irabazi zuen lehen saria, Beasaingo Patxi Irazabal geratu zen bigarren eta Barakaldoko Alberto Sanzentzat izan zen hirugarren postua. Horko atal sozialeko saria Zigor Astigarraga durangarrak irabazi du, eta gazteen arlokoa Lucia Gamiz altzolatarrak. Zuribeltzeko modalitatean, Zigor Astigarraga durangarra nagusitu da, Altzolako Victor Gamiz eta Eibarko Jose Luis Irigoienen aurretik. Azkenik, atal sozialean Virginia Arakistain eibartarrak eraman du saria.