Banatu dituzte Eibarko Dendari Elkartearen 60 Gabonetako otarrak
2019/12/23
10:49
eta kitto!
Barixakuan banatu zituzten Eibarko Dendari Elkartearen Gabonetako otarrak elkartearen bulegoan. Guztira 60 otar eder oparitu zituzten, azaroaren 25etik abenduaren 17ra bitartean erosketak elkartearen txartelarekin ordaindu zuten bezeroen artean zozketa egin eta gero. Gabonetako kanpainaren baitan, otarrez gain 40 euroko balioa duten 75 erosketa-txartel ere banatu dituzte. Zorionak irabazle guztiei!