Barixakuan bertsotan arituko dira Alaia Martin eta Aner "Euzkitze", Eibar BHIko ikasleek antolatutako jaialdian
Ekitaldia antolatzeko Bertsozale Elkartearen eta EIbarko Udalaren laguntza izan dute.
2025/06/03
13:15
eta kitto!
Ikasturte honetan ere Eibar BHIko lehen mailako ikasleek bertsolaritzako ikastaroan parte hartu dute, "proiektu komunitarioa" ikasgaiari lotuta. Ikastaro amaierako proiektu gisa, bertso saio bat antolatu behar izaten dute ikasleek, eta, beraz, beraiek arduratu dira bertsolariak gonbidatu, udalarekin harremanetan jarri, kartela egin, gaiak prestatu eta saioko azpiegitura lortzeaz. Gai-jartzaile lanak ere ikasleek egingo dituzte. Ekitaldia antolatzeko Bertsozale Elkartearen eta EIbarko Udalaren laguntza izan dute.
Saioa 12:30ean hasiko da, Errebal plazan. Ekitaldi irekia da, beraz nahi duten guztiak gerturatu daitezke.
Jarraian daukazuen kartela ikasleek egina da. Kartel lehiaketa egin da eta hauxe da saioaren berri emateko aukeratu dena.