Barixakuan denboraldiko azken kontzertua eskaniko du Eibarko Musika Bandak

Barixakuan denboraldiko azken kontzertua eskaniko du Eibarko Musika Bandak
2023/07/05 12:25
eta kitto!
Andoni Vazquezek zuzentzen duen Musika Bandaren denboraldiko azken kontzertua barixaku honetan, uztailak 7, izango da 20:30etik aurrera. Eguraldiak laguntzen badu Toribio Etxebarria kalean egingo dela adierazi dute. Bestela, udaletxeko arkupeetan izango litzateke. Barixakuko emanaldiarekin agur esango diote aurtengo denboraldiari, merezitako oporrak hartuko dituzte-eta.

musika banda