Barixakuan “Don Giovanni” opera eskainiko dute Coliseon

Michael Vollek interpretatzen du Don Giovanni bon vivant-a
Barixakuan “Don Giovanni” opera eskainiko dute Coliseon
2025/02/19 12:02
eta kitto!

Arratsaldeko 19:15ean hasita proiektatuko dute gaur Wolfgang Amadeus Mozart-en “Don Giovanni” opera. Berlingo Staatsoper Unter den Linden produkzioa Vincent Huguet eszena-zuzendaritzapean egindako Mozart eta Da Ponteren arteko trilogiaren amaiera eta, aldi berean, gorena da. Huguetek lan horretan askatasun sexualaren eta horren ondorioen legenda antzerakoa egin nahi izan du. Zikloaren hiru operek bizitzaren fase ezberdinak islatzen dituzte: Così fan tutte operak gaztetasunaren amodio aztoramena agertzen duen bezala, eta Le noze di Figarok heldutasun adineko erronkei heltzen dion antzera, Don Giovannik adineko baten ihesa kontatzen du kontraesanez betetako mundu batean. Michael Vollek interpretatzen du Don Giovanni bon vivant-a eta Elsa Dreisig, Slávka Zámečníková, Serena Sáenz, Bogdan Volkov eta David Oštrek ditu lagun kantuan.