Barixakuan estreinatuko dute 'Zea... Bingo!' Donostian
2015/07/20
00:00
eta kitto!
Datorren barixakuan, uztailaren 24an estreinatuko dute "Zea.. Bingo!", Ane Urkiola eibartarrak zuzendu duen lehen film laburra, arratsaldeko 19:30etan Donostiako Kelergunean (Ramon Maria Lili, 2an), Maria Cristinaren parean, errekaren bestaldean. Estreinaldian "filma ikusi, solasaldian parte hartu eta garagardoak dastatzeko aukera" izango dela aurreratu dute.
Izar Films-ek ekoiztu duen lanak komedia beltza, umore absurdoa eta beldurrezkoa, hiru generoak batzen ditu eta Sara Cozar, Haritz Lete, Gorka Julio, Maite Goñi, Iñaki Ortiz eta Imanol Epelde aktoreek hartu dute parte.