Barixakuan hasiko da Errigoraren olio kanpaina

Barixakuan hasiko da Errigoraren olio kanpaina
2016/02/18 06:33
eta kitto!
Barixakuan, hilak 19an hasiko da azken urteotan Errigorak egiten duen Nafarroako olioaren inguruko kanpaina. Asmoa "kontsumitzaile-talde indartsua elkartzea eta Nafarroako olioa ekoizlearen prezioan ekartzea" da eta, horretarako, Nafar hegoaldeko Erriberako oliba olio konbentzionalaren 5 litroko bidoia 22'5 eurotan eta ekologikoa, berriz, 32 eurotan erosteko aukera eskaintzen dute. Olioa eskatzeko epea martxoaren 2an amaituko da. Eibarren hainbat taberna eta eskolatan, AEK euskaltegian, LAB sindikatuan eta eibar@errigora.eus helbidean egin daitezke eskaerak eta, horrekin batera, www.errigora.eus helbidean zuzenean eskatzeko aukera ere badago.

image