Barixakuan hasiko da Euskararen Eguneko egitaraua
2016/11/29
09:56
eta kitto!
Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Eibarko euskalgintzak, Udalaren babesarekin prestatu duen egitaraua bezperan, barixakuan hasiko da. Goizean Untzagan egongo den Mintzodromoarekin ekingo zaio egunari (10:00etatik 15:00etara). Bazkaltzeko ordua ailegatu bitartean, goiza herriko ikastetxeetako ikasleek beteko dute gehienbat, adinaren araberako taldeetan antolatuta atzera-aurrera ibiliko dira-eta. Eta arratsalderako, berriz, parte hartu nahi duten guztientzat zabalik Untzagan egingo den ekitaldia prestatu dute euskalgintzako taldeek.
“Euskeria erein zaindu emon” izango da aurtengo Euskararen Eguneko goiburua, eta lema horrekin horma-irudi bat osatuko da. Eibarko Anemona Studioak egin du murala, poliespan berezi bat izango du azpian eta biniloz estalita egongo da. Gero, herritarrek, lorez osatuko dute horma-irudi hori. 6,25 metroko luzera izango du eta oso-osorik betetzeko bi mila lore baino gehiago beharko dira. Lorerik gehienak ikastetxeetan egin dituzte, baita euskaltegiek, Astixak, Egogain egoitzak eta …eta kitto!-k ere, baina egunean bertan ere izango da loreak egite o aukera, horretarako prestatuko duten tailer txiki batean. Loreak brotxetarako erabiltzen diren makiltxoekin eta plastikozko zabor poltsekin egingo dira, hiru koloretan, laranjak, urdinak eta berdeak, horma-irudiaren koloreei jarraituta. Arratsaldeko 17:30etik 19:30era izango da loreak horma-irudian jartzeko aukera. Harmailen aldean egingo da eta, euria egingo balu, beste aldean egongo den karparen barruan. 19:30ean talde-argazkia aterako da. Horma-irudia lorez bete eta gero, “Loretxoa” kantuarekin (Exkixuren bertsioa) dantza egingo da eta, ondoren, horma-irudia, Txaltxa Zelaiko goiko aldean dagoen hesian zintzilikatuko da, egun batzuetan ikusgai egon dadin.
Zapatuan erromeria
Hurrengo egunean ere jarraipena izango du aurtengo Euskararen Egunak. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera “Andonik mugitzen nau” erromeria izango da Jon Tirapuren eskutik karpan; egun horren aitzakiarekin dantza egiteko aukera paregabea, beraz. Euskalgintzako taldeek dei egiten die herritarrei, egun horietan Eibarren ere euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko antolatu diren ekitaldietan parte har dezaten.