Berbetan Jaia ospatu zen atzo Errebalen jai-giro paregabean

DJ Mitxelek girotu zuen musika-festa ordubetez
Berbetan Jaia ospatu zen atzo Errebalen jai-giro paregabean
2025/10/22 09:53
eta kitto!

Euskal musikaren erritmora arratsalde-pasa dibertigarriaz gozatu zuten atzo Errebal Plazara hurbildu zirenek. Berbetan jaia antolatu zuen ...eta kitto! Euskara Elkarteak mintzapraktikako programek ikasturtea hasi dutela iragartzeko, eta euskal musikaren erritmora jai-giro ederrean pasa zuten arratsaldea haur zein helduek. Arima Disko Festarekin etorri zen DJ Mitxel euskal doinuz beteriko jaia eskaintzera.