Barixakuan hasiko dira baserritarrak Errebal Plazan produktuak saltzen
2022/03/28
17:17
eta kitto!
Nahitaezko izapide guztiak amaituta, orain arte Rialtoko eraikinean zeuden baserritarrak Errebal Plazia funtzio anitzeko eraikinera joango dira barixakuan, bertako merkatu plazara. Beraz, Rialton gauzak saltzen egongo diren azken goiza eguenekoa izango da, egun horretan bertan itxiko baititu ateak orain arte behin-behineko merkatu plaza izandakoak. Udaletik jakinarazi dutenez, barixakuan 08:00etan zabalduko dute Errebalen baserritarren gunea eta aurrerantzean bertan eskainiko dituzte beraien ohiko produktuak. Horrekin batera, Errebaleko merkatu plazan oraindik hutsik dauden saltokiak betetzeko izapideekin aurrera jarraitzen du Udalak.
Era berean, “baserritarrek egindako lana eskertzeko, eta Errebalen garatuko duten etapa berriaren hasierarekin bat”, Udalak omenaldia egingo die, eguenean, 13:00ean udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Ekitaldian, Debemenen laguntzarekin grabatutako bideoa proiektatuko da: hamabost minutuko iraupena duen grabazioak baserritarren lana nolakoa den jasotzen du.
Gainera, barixakuan bertan, 11:00etatik aurrera ekitaldi xume bat egingo da eta, bertaratzen diren herritarrek Azitaingo Oinarrizko Lanbide Heziketa Institutoko ikasleek prestatuko dituzten pintxoez gozatu ahal izango dute, “baserritarren lekualdaketari nolabaiteko jai-kutsua emateko”. Horrez gain, goizean zehar bertan zerbait erosten dutenei, erosketetan erabili ahal izango duten poltsa bana oparituko diete.