Barixakuan “Hoy no estrenamos” lana Antzerki Jardunaldietan
Lau aktore daude eszenatoki gainean, baina 16 izango dira pertsonaiak
2025/03/12
10:11
eta kitto!
Valentziako L’Om imprebís konpainiak antzeztuko duen “Hoy no estrenamos” lana dago programatuta barixakurako aurtengo Antzerki Jardunaldien barruan. 75 minutu iraungo duen komedian lau dira antzezleak (Carles Castillo, Carles Montoliu, Santiago Sanchez eta Victor Lucas), Michel Lopezen zuzendaritzapean.
Lehen ordu laurdenaren ondoren, argi dago lau aktore direla, baina 16 pertsonaia. Eskeletotik egindako antzerki-lana da, erraiari eta ernamuinari egindako oda bat. Minutu emozional eta sintetikoak, antzerkiak fikzioa izateari nola uzten dion erakusten dutenak, egunerokoarekin bat egiteko.