Zapatuan egingo dira koko-dantzak

Zapatuan egingo dira koko-dantzak
2026/02/02 12:17
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Kezka Dantza Taldeak eta Eibarko Klub Deportiboak jakinarazi dutenez, zapatu honetan, otsailaren 7an, egingo dira 2026ko koko-dantzak Eibarren. Goizeko 9:00etan hasiko dira lehen agerraldiak Errebalen, eta ondoren baserrietako koko-eskea egingo dute Otaola eta Mandiola auzoetan, 10:00etatik 14:00etara. 

Arratsaldean, koko-mokoek kalejira egingo dute Eibarko kaleetan. Eibarko Klub Deportibotik abiatuko dira, eta 18:45ean Toribio Etxebarria kalean elkartuko dira, Mauxitxa txarangaren laguntzaz dantzak eta kantuak eginez. Kalejira erdiguneko kaleetan barrena ibiliko da, eta 21:00etan amaituko da Deportiboan, azken koko-dantza eta kantuekin.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, koko-dantzetan parte hartzea irekia da. Horretarako, entsegu irekia egingo da otsailaren 5ean, eguena, 19:30ean, Errebal plazan, arratsaldeko kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat.

 

Argazkien kredituak: Koko-dantzak 2025. Felipe Loiola – Kezka Dantza Taldea (CC-BY-SA)