Barixakura arte martxan egongo den neguko merkealdien azoka zabaldu dute Errebal Plazan
2023/03/01
11:23
eta kitto!
Gaur goizean zabaldu dute Errebal Plazan neguko merkealdien azoka. Eibar Merkataritza Gune Irekiak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen azoka gaur, bihar eta etzi egongo da martxan, hiru egunetan 10:00etatik 20:00etara, eta bertan 16 establezimendu egongo dira beraien stand eta guzti. Beste zortzik, berriz, beraien saltokietan egingo dituzte eskaintzak.
Errebalen parte hartuko duten saltokiak hauek dira: Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gigil Design, Gratzina, Guby, Helmet House, Hop Skate Shop, Ikusi, Kopiña, Zorionak ludoteka, Moapics, No Comment, Otaola deskantsu denda eta Txukuna. Eta eskaintzak saltokietatik egingo dituztenak, berriz, hauek dira: Askasibar, Cedry, Confecciones y Hogar Vieco, Federopticos Igmar, Los Chicos, Oskarbi, Ttiki eta Twins.

Euskeraz Primeran!
Beste batzuetan bezala, …eta kitto! Euskara Elkartea ere bertan egongo da, Euskeraz Primeran! kanpainarekin. Hiru egunetan ipiniko dute mahaia, 10:30etik 12:30era, erosketak egiterako orduan ere herritarrak euskeraz egitera animatzeko. Gerturatzen direnei poltsa oparituko diete eta, gainera, EMGI-k emandako 100 euroko erosketa-txartela zozketatuko dute azken egunean, barixakuan 12:00etan.