'Barredromoa: umorezko bakarrizketa zientifikoak' saioa egingo dute Klub Deportiboan
Korrika kulturalaren egitarauaren barruan, 'Barredromoa: umorezko bakarrizketa zientifikoak' saioa egingo dute martxoaren 11n, eguaztena, Eibarren. Ekitaldia 18:00etan hasiko da Klub Deportiboan, eta euskaraz izango da. Eibarko Klub Deportiboak eta UEUk antolatu dute saioa.
Saioak zientzia eta umorea uztartuko ditu, bost ikertzaile gazte oholtzara igota beren ikerketak umorezko bakarrizketen bidez azaltzeko. Ekitaldiaren gidaritza Idoia Torregarai Martijak egingo du, Udako Euskal Unibertsitatea-ko komunikazio-arduradun eta umoregileak.
Parte hartzaileak honako hauek izango dira: Ane Arandia Morgaetxebarria, Josu Lopez-Gazpio, Olatz Ortega Vidales, Amaia Rodriguez Aguirre eta Nora Santos Loyola.
Antolatzaileen esanetan, “Barredromoa” saioaren helburua zientzia publiko zabalagoarengana modu atsegin eta dibertigarrian hurbiltzea da, dibulgazioa eta umorea uztartuz. Ekitaldia Korrika kulturalaren barruan antolatu dute, euskararen eta zientziaren arteko lotura indartzeko asmoz.