Barry Barrezek “Barre eta bizirik” bakarrizketa eskainiko du gaur Beleko tabernan

Barry Barrezek “Barre eta bizirik” bakarrizketa eskainiko du gaur Beleko tabernan
2026/03/16 12:50
Irati Alvarez Malaxetxebarria

24. Korrikaren Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan, Barry Barrezek “Barre eta bizirik” bakarrizketa saioa eskainiko du gaur, martxoaren 16an, 19:00etan, Beleko tabernan.

Barry Barrez, benetako izenez Barry Manley, irakasle, idazle eta monologista irlandarra da, eta euskal hiztuna da. Horrez gain, musikaria eta abeslaria ere bada, eta askotan umorea eta musika uztartzen ditu bere saioetan.

Emanaldia …eta kitto! Euskara Elkarteak eta Beleko tabernak antolatu dute, Elkar fundazioaren babesarekin. Bakarrizketa Korrika Kulturalaren egitarauaren parte da, eta euskararen aldeko giroan umorea eta entretenimendua uztartzea du helburu.