Basalgo zentral eolikoaren aurkako mendi martxa egingo dute martxoaren 7an

Mendiak Bizirik plataformak herrien arteko elkarretaratzea deitu du, eta herritarrak Topingurura igotzera animatu ditu.
Basalgo zentral eolikoaren aurkako mendi martxa egingo dute martxoaren 7an
2026/02/16 17:10
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Mendiak Bizirik plataforma herritarrak iragarri du martxoaren 7an herrien arteko mendi martxa egingo duela, Basalgo zentral eolikoaren aurkako protestekin jarraitzeko helburuarekin. Plataformak herritarrak Topingurura igotzera animatu ditu, mobilizazio bateratuan parte hartzeko.

Martxan parte hartuko duten taldeak Soraluzetik, Eibartik, Elgoibartik eta Elgetatik abiatuko dira. Bergarako herritarrek, berriz, Soraluzeko taldearekin bat egingo dute. Antolatzaileen asmoa da bakoitza bere herritik irtetea eta 11:00etan Topingurun denak elkartzea.

Abiapuntu eta ordutegiak honako hauek izango dira:

  • Urkizu (Eibar): 9:30ean
  • Tren geltokia (Elgoibar): 9:00etan
  • Plaza Berria (Soraluze): 9:00etan
  • Elgeta: 9:30ean

Mendiak Bizirik plataformatik parte-hartzaileei txaleko horiak eramateko deia egin diete, mobilizazioa ikusgarriagoa izan dadin.