Baserritarrekiko begirunez, koko-eskean irten da koko-marruen konpartsa
2020/02/15
10:02
eta kitto!
Aurreikusita zegoena baino beranduago, goizeko bederatziak aldera irten dira koko-dantzari eta koko-marruak kalera, baserrietara koko-eskean joan baino lehen merkatu plazan lehen agerraldia egitera. Zaldibarko zabortegian gertatzen ari den guztiarekin, irten ala ez, zalantzatan ibili dira, baina azkenean goizeko planarekin aurrera egitea erabaki dute, Kezka dantza taldeak berak Twitterren azaldu duenez: "Gaur goizean koko-dantzak baserrietan izango gara, bizimodua aire zabalean egiten duten baserritarrekiko begirunez, haiek ezin dira ezkutatu, eta guk elkartasuna eskaini nahi diegu beraien ondora etorriz". Arratsaldeko kalejira bertan behera laga ala ez, oraindik ez dute guztiz erabaki.
https://youtu.be/38OgROzfycY
https://youtu.be/38OgROzfycY