Baserritarren produktuak interneten saltzeko “Baserriko plaza” ekimena jarri dute martxan
2020/03/18
13:21
eta kitto!
Koronabirusak eragin duen egoera berezia ikusita, EH kolektiboko hainbat baserritar eta eragile elkartu dira “Baserriko Plaza” ekimena martxan ipintzeko. Asmoa baserritarren produktuak herritarrengana ailegatzea da eta, horretarako, baserrikoplaza.eus web orrialde bat martxan jarri dute, baserritar txikiek beraien produktuak salgai jartzeko.
Azaldu dutenez, ahalik eta modurik sinpleenean antolatuko dira: herri edo eskualdeka, “dagoeneko sortu diren zaintza sareen bidez edota sortuko dituzten beste modu eraginkorrenen bidez”.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak baserrikoplaza@gmail.com helbidera idatzi edo 688 86 70 20 zenbakira dei dezake.