Bea Asurmendik bere lehen diskoa aurkeztuko du zapatuan Coliseo Antzokian

‘Asteartea’ izena du Asurmendiren lehenengo diskak.
Bea Asurmendik bere lehen diskoa aurkeztuko du zapatuan Coliseo Antzokian
2025/10/30 13:24
eta kitto!

Azaroaren 1ean, zapatua,  Bea Asurmendi artista nafarrak bere lehen lana aurkeztuko du zuzenean: ‘Asteartea’ izeneko diskoa. 19:00etatik 20:00etara izango da ikuskizuna, Coliseo Antzokian.

Asurmendiren estreinako lanak euskarazko, ingelesezko eta gaztelaniazko konposizioak biltzen ditu, eta bertan jazz garaikidearen eta folkaren fusioa nabarmentzen da. Diskoa sortzeko abiapuntu nagusietako bat emakumeen terapia-talde batean bizitako esperientzia pertsonal eta emozionala izan da.

Sarrerak: 10€ (7€ Coliseoaren laguna txartelarekin)