Beheko Tokia
Beheko Tokia gizarte zentrua 1994an sortu zen eta bere lehen egoitza Karmen 3an izan bazuten ere, 1998tik Karmen kaleko 6. zenbakian daude, kale horretako plazoletaren gainean daukaten lokal ederrean. Jubilatuak, pentsionistak eta elbarrituak elkartu eta aisialdirako toki bat eskaintzea da elkartearen xedea.
Ekintza nagusiak
Beheko Tokiak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtean zehar:
- Aisialdi jarduerak (Errege eguneko jaian opariak banatzen dira, San Valentin egunean 45 urte betetzen dituzten bikoteei omenaldia egiten zaie, 85 urtetik gorakoentzako omenaldia eta bazkaria, elkartearen urteurrenean ikuskizun eta ekitaldi mordoa egiten da, auzoko jaiak (San Pedroak), txistorrada Santo Tomas egunean.
- Kultur jarduerak: astebeteko irteera bat estatuko probintzia batera, Europako hiri batera bisita eta Euskal Herrian zehar zortzi irteera.
- Prebentzio ekitaldiak. Karta, toka eta igela lehiaketak, masajea fisioterapeutarekin, pedikura-manikura, EPArekin elkarlana...
- Jarduera kolaboratiboak: BIZTUrekin Nagusien Hamabostaldia antolatzen dute, lokala beste talde edo erakundeen eskura jartzen dute (bakunazioa, Ikasten, Kaleetan Kantuz...)
Telefonoa: 943 12 12 05
WhatsApp: 608 81 92 03 (bidaiei buruzko informazioa)
Kontaktua: Jose Daniel Conde