Behera egin du langabeziak Eibarren
2021/10/05
09:44
eta kitto!
Iraileko datuen arabera, Eibarren behera egin du langabetuen kopuruak. 2021eko kopururik onena izan da irailekoa. Urte hasieran 1.696 langabe kontabilizatuta zeuden herrian (%13,36); harrezkero, beheranzko joera izan dugu (abuztua kenduta), eta irailean kopurua 1.565ra jaitsi da (%12,32).
Debabarrenean %10,65ko langabezia
Eskualdeko herri guztiak hartuta, langabezia-tasa %10,65koa da. Debabarrenari begiratuta, Debak du langabezia-tasarik baxuena (%6,67) eta Soraluzek, berriz, altuena (13,50). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Iraileko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.565 (%12,32)
– Elgoibar 501 (%9,24)
– Mendaro 86 (%8,46)
– Deba 174 (%6,67)
– Mutriku 214 (%8,24)
– Soraluze 252 (%13,50)
Debabarrena 2.792 (%10,65)
Abuztuko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.632 (%12,85)
– Elgoibar 491 (%9,06)
– Mendaro 87 (%8,56)
– Deba 174 (%6,67)
– Mutriku 207 (%7,97)
– Soraluze 259 (%13,88)
Debabarrena 2.850 (%10,87)
Uztaileko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.572 (%12,38)
– Elgoibar 489 (%9,02)
– Mendaro 86 (%8,46)
– Deba 164 (%6,29)
– Mutriku 208 (%8,01)
– Soraluze 242 (%12,97)
Debabarrena 2.761 (%10,53)
Ekaineko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.579 (%12,44)
– Elgoibar 484 (%8,93)
– Mendaro 91 (%8,96)
– Deba 176 (%6,75)
– Mutriku 213 (%8,20)
– Soraluze 247 (%13,24)
Debabarrena 2.790 (%10,65)
Maiatzeko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.601 (%12,61)
– Elgoibar 492 (%9,07)
– Mendaro 83 (%8,17)
– Deba 191 (%7,32)
– Mutriku 205 (%7,89)
– Soraluze 250 (%13,40)
Debabarrena 2.822 (%10,77)
Apirileko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.621 (%12,77)
– Elgoibar 518 (%9,55)
– Mendaro 82 (%8,07)
– Deba 185 (%7,09)
– Mutriku 204 (%7,86)
– Soraluze 251 (%13,45)
Debabarrena 2.861 (%10,81)
Martxoko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.665 (%13,07)
– Elgoibar 539 (%9,75)
– Mendaro 93 (%9,40)
– Deba 193 (%7,24)
– Mutriku 216 (%8,12)
– Soraluze 262 (%13,98)
Debabarrena 2.968 (%11,22)