Beherapen Azoka, eguaztenetik zapatura arte Toribio Etxebarrian zabalik

Beherapen Azoka, eguaztenetik zapatura arte Toribio Etxebarrian zabalik
2015/02/17 00:00
eta kitto!

Eguazten goizean, 10.00etan zabalduko dute Toribio Etxebarria kalean Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatutako Beherapen Azoka. Zapatura arte (hilaren 21era arte) Eibarko hogei dendak eskaintza bereziak egingo dituzte: Aixa, Burbujas y más, Cedry, Corral, Doroti, El Corte Inglés, Farmalur, Gloss, Gratzina, Guby Neskak, Guby Mutilak, Igmar, Ikusimakusi, Kopiña, Lide, No Comment, Nona, Ttiki, Txukuna eta Xare. Toribio Etxebarria kaleak inoiz baino merkataritza gune irekiagoa hartuko du bihartik zapatura, hogei dendetatik hamazazpik kalean kokatuko diren karpetan erakutsiko dituztelako euren produktuak eta beste hirurek, berriz, euren dendetatik salduko dituzte. Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Konpetibitateko Sailak babestutako azokak goizeko 10.00etatik arratsaldeko 20.00ak arteko ordutegia izango du; hori bai, azken egunean (zapatuan) bakarrik 14.00ak arte zabalduko dute. Aurreko urteetan izandako arrakastak bultzatu ditu berriro ere Eibar Merkataritza Gune Irekiko partaideak azoka antolatzera: “Beherapen handienen aurrean, bezeroen erantzuna bikaina izaten da eta, konturatu garenez, inguruko herrietatik ere etortzen da jendea gurera erosketak egitera”. Azokarekin batera, eta iazkoari jarraituz, animazio ekitaldiak izango dira kalean.